martes, 3 de noviembre de 2009

Bengoetxea VI. aurrera asko kosta ondore


Nahiz eta faborito argia zen, asko kosta izan zitzaion Oinatz Bengoetxeari Aritz Lasaren aurkako partidua irabaztea. 22-19ko emaitzarekin amaitu zen partidua, partidaren erakusle garbia delarik markagailua. Aipatu behar da Aritz Lasaren estreinako partidua zela txapelketa honetan, eta era berean, Oinatz lesio luze batetik irteten ari dela.

Txalotzekoa da Aritz Lasak erakutsi zuen joko maila. Bate konplexurik gabe irten zen kantxara, espezialista baten modura jokatu zuen, Oinatz estuasun bateab baino gehiagotan jarriz. Azkenean, ordea, Oinatzek arnasa lasai hartzeko aukera izan zuen, beteraniak irabazi bai zuen partidu hau.

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada